Zer da OpenDis?

Demihiztatzaile bat dala esatea dago baina, egia esan, sekuritateko akatsak bilatzeko tresna bat besterik ez da.

Zer egiten dau?

Demihiztatzen dauz konpilatutako programak, hain zuzen be. Baina, emoitza mihiztatzaile langoaia arrunta irakurtzea baina askoz errazagoa da gero.

Zer tresnak erabiltzen dauz?

Python, langoia nagusia legez eta, "behetik", objdump zein nm tresnak, GNU binutils-etik. Objdump gaur egun izango da demihiztatzaile librerik onena (komertziala IDA Pro da eta) beraz, tresna hau erabiltzailea gurpila barriro asmatu ordean erabaki neban.

Zer desbardintasun dagozan mihiztatzaile arrunta eta OpenDis-ak generatutako kodigoen artean?

Batez be, errazagoa _dana_ OpenDis-ak egindako kodigoa "raw" mihiztatzaile kodigoa baino. Izan be, funtsinoak isolatzen dauz modu argi batean, jauzteko puntuak zehazten dauz, pseudo-kodigoa egin daike be, programatzaileak idatzitako funtsinoak besterik ez erakustea saiatzen da, aldagaiak zein funtsinoen parametroak errazago ezbardintzen dira etab...

Zelan biletan dau zer funtsinoak erakutsi behar dauz eta zein ez?

Konpiladoreak sortutako ikurren zerrenda txiki bat, mementuz, dauka eta, agertzekotan, ikur horiek ezikusten dira. 

Ikurrik ez badeko, zelan bilatzen dauz funtsinoak?

Tresna hau, behintzat hasieran, x86 prozesadore plataformagaz testeatu egin da eta plataforma honetan, adibidez, nahiko erraza da (oro har) jakitea non hasten dan funtsino bat, honako lerroak ikusiko doguz eta:

	push	%esp
	mov	%ebp,%esp

